lunes, 21 de septiembre de 2009

IKT-e erabilera hezkuntzan

Artikulu honek dioen bezala, gaur egungo eskoletan teknologia berriak geroz eta gehiago erabiltzen hasi dira. Gaur egun 5. eta 6. maialako gela gehienetan irakasleari klaseak ematen laguntzeko proiektore bat jarri dute eta gainera, hainbat eskola, proiektu berri batean murgildu dira.
Ikasy proiektuak, ikasle bakoitzak ordenagailu txiki bat izan dezan bultzatzen du eta horretarako probak egiten hasi dira gipuzkoako hiru ikastoletan.
Proiektu honetan dabiltzan irakasleak, baita ikasleak ere, oso pozik daude aldaketa honekin.
Irakasleek diote, ordenagailu berri hauekin ikasleak motibatuagoak ikusten dituztela eta ikasleek berriz, arkatza eta paperaz aspertuak daudela eta ordenagailuak gehiago gustatzen zaizkiela.
Nik egia esan ez dut oso argi gai honi buruzko nire iritzia.

Alde batetik, artikuluarekin ados nago, gaur egun teknologia berriak gure bizitzako oso alde garrantzitsua baitira, ikasleak etorkizun batean behar beharrezkoak izango dituztenak.
Gainera bertan planteatzen du ordenagailuen bidez, beraiek beren akatsak internet bidez bilatzen trebatuko direla eta planteamendu hori egokia iruditzen zait.

Hala ere, ez dut uste teknologia berriek gaur egungo hezkuntzan dauden arazoei inongo irtenbiderik ematen dioten.
Egia da haurrak teknologietara ohitu egin behar direla baino beraiek iada oso ohituak daude ordenagailuak erabiltzen messenger, tuentin...en aritzen oso trebatuak baitira.

Gainera artikuluan dio gaur egun zaila dela ikasleak liburu batekin motibatzea eta ordenagailuekin errazagoa dela. Baino nik uste dut irakasleak egin beharreko lana, ikasleak ematen den egoera oron motibatzea dela berak lortu nahi dituen helburuetarako.
Gainera ikasleen motibazio hori nik uste dut puntuala dela proiektua berria baita baino ez dut uste motibazio horrek betirako iraungo duenik, haurrak baitira eta bai ordenagailuekin, bai ordenagailurik gabe ere, ez badituzu motibatzen beti aspertuko dira.

Amaitzeko esan nahi dut teknologien integrazioa nahi eta nahiezkoa dela gaur egungo eskoletan baino hala ere, ez dut oraindik oso argi nire iritzi pertsonala.