Gaur egungo eskolean irakasleak XX.mendekoak dira, hau da, ez dira teknologiekin hazi eta horregatik gaur egun hasi behar izan dira hauek nola maneiatu ikasten. Hala ere gaur egun eskoletan dauden haurrak teknologiez inguraturik hazi dira (digital aroan jaioak) eta horregatik oso trebeak dira teknologia berriak erabiltzen. Beste alde batetik gelak daude, hauek XIX.mendekoen oso antzekoak dira baino berezitasun batekin; gaur egun teknologia geroz eta sartuago dago ikasgeletan hezkuntzaren zati baitira.
Hau dela eta, teknologia berrien erabilerak aldaketa handia ekarri du gehienbat irakasleen artean beraiei egokitzera behartuak baitaude. Ikasleen artean berriz teknologien erabilerak oso emaitza onak ekarri ditu gustorago lan egiten baitute.
Gaur egun sarea eboluzionatzen dijoa eta eboluzio hori ikasgeleei aplikatu zaie. Horretarako zenbait saiakera egiten ari dira Lehen Hezkuntzako zenbait ikasgeletan teknologiek nolako eragina duten ikusteko. Oso emaitza onak eman ditu orokorrean ikasleek erabat onartu baitituzte eta aldaketak modu baikor batean izan duelako eragina.
Egungo hezkuntza sistema aldatzen dijoa eta Hezkuntza 2.0 delakoari esker. Egitura berri honetan ikasgaiak memoriaz ikastea eta ondoren azterketa batean bakoitzak dakiena islatzea desagertu egin da. Orain ikaslea da bere ikaskuntzaren gidaria eta irakasleak ikasketa horren gidari bihurtu da, gainbegiratzaile.
Hezkuntza eta WWWei dagokionez, ikasleak informazioa bilatu, eraldatu eta partekatzea du helburu eta honetarako sarean lan egitea beharrezkoa da. Honela ikasleek web orriak beraien beharretarako erabiltzeaz gain hauekin lan egin dezakete informazioa osatuz eta eduki berriak sortuz.
Hau esan ondoren nire iritzia aiatu nahi dut. Nik egia esan ez dut oso argi teknologia berriek hezkuntzan duten eraginaz. alde batetik uste dut eskolen modernizazioa beharrezkoa dela baino hala ere ez dut uste teknologia berrien erabilerak gaur egun hezkuntza sisteman dauden akatsak konponduko dituenik. Horregatik uste dut teknologiak ikasgeletan probatzen joan behar direla hainbat eskoletan egiten ari diren moduan eta ematen dituzten emaitzen arabera aurrera segi edota beste modurenbat bilatu beharko dela.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario