martes, 17 de noviembre de 2009

Nire portafolio elektronikoaren diseinua

1.ATALA:

Aukeratu dudan artikuluak ePEl ari buruz hitz egiten du, hau da, portafolio elektronikkoari buruz. Honal, azaltzen digu nola portafolio elektronikoaren bidez gure ikasketen jarraipen bat egin dezakegun bertan gure jakintzaren informazio bilduz ondoren honen ebaluazioa egiteko.
Artikuluak honela dio:

Europa mailan hezkuntzan egin diren aldaketak portafolioa bultzatu dute ebaluatzeko erraminta eta autonomiaren bultzatzaile bezela. Bolononia sistema berriak ekarritako aldaketen artean portafolioaren sustapena dago. Honela portafolioaren helburua ikasketa prozesuaren erresponsabilitatea ikasleak izan dezan da. Irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren portafolioak eredu honetan oinarritzen dira:

aurkezpena-prozedua berbideratzea-bilketa-organizatu eta erreflexionatu-planifikatu

Portafolioaren egileak, bere ikasketa prozesuaren informazioa portafolioan jaso eta organizatu egiten du eta honela bere beharren erreflexioa egin dezake.

Hizkuntzen ikasketa eta irakasketari dagokionez, Europako kontseiluak esan zuen gutxienez bi hizkuntza jakin behar zirela honela europan hizkuntzak ez daitezen barrera bat izan baizik eta aberastasun bat. Horretarako Europar herritarrak gai izan behar dira hainbat hizkuntza eta kulturatan mugitzeko.
Hizkuntzari dagokion portafolioa hizkuntzaren gaineko jakintzak aurkezteko herraminta bat da. Honela portafolioaren egileak ikasketa prozesuaren gaineko errespontsabilitatea har dezan da helburua.

Hasiera batean PELa paperezko formatu batean sortu zen baino formatu honen limiteak ikusi ziren eta horregatik ePELaren elaborazioarekin hasi ziren.

EPELaren ebaluzioari dagokionez, ikasketen jarraipen etengabea egin daiteke honela ikasketaren prozesuaren noranzkoa aldatzeko beharrezkoa suertatzen bada. Ikasleak ikasketaren helburuak jakin ditzake eta irakaslearen laguntzarekin helburua horiek lortzeko noranzkoa alda daiteke beharrezkoa baldin bada.

Azkenik esan behar dut oso interesgarria iruditu zaidala artikulu hau portafolio elektronikoari buruzko informazio handia ematen duelako eta bere erabileraren alde onak azalatzen dituelako.


2.ATALA:

Ikaslearen portafolioak irakaslearen ikasketa prozesuan zehar ikasleen puntu indartsu eta ahulen ebaluazioa da.
Portafolioak ikasleen autokritika bultzatzen du eta independentzia eskaintzen du.

Portafolio elektronikoa, ikasketa prozesuko informazioa gordetzeko edo biltzeko erabiltzen den tresna da. Honela nire ustez oso erabilgarria den herraminta bat da gure ikasketa prozesuaren jarraiketa bat egiteko oso egokia da honela lortu nahi ditugun helburuak zeintzuk diren jakin dezakegu eta ikasketa prozesu horretan ditugu akatsak edo desbiderapenak zuzentzeko.
Gainera lan merkatuan sartzean oso erabilgarria da lanerako elkarrizketa bat izaterakoan oso erosoa baita zure esperientzia eta ikasketa istoriala azaltzeko orduan.

Nire kasuan nik nire ikasketa prozesuaren portafolio elektronikoa egingo nuke uste dudalako etorkizunean oso erabilgarria izan daitekeela lan bila aritzeko orduan. Honela nire unibertsitateko ikasketen portafolioaz gain hizkuntzei dagokion portafolioa ere edukitzea oso egokia iruditzen zait.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Nire blogean zer egin dut? II

Haste honetan gauza desberdinak lantzen egon gera eta ondoren gauza guzti hauek gure blog pertsonalera igo ditugu.

Postcad eta videocastak erabiltzen ibili gara. Postcadak guk idatzitakoa audio formatura pasatzean datza eta artxibo hau zure ordenagailuan edo MP3 erreproduzitzaile batean deskargatu eta entzun dezakezu. Honela aste honetako praktiketan musika programa batekin musika eraldatzen ibili gara eta gainera ondoren guk idatzitako gauzak nola erreproduzitu ikasi dugu.

Behin lan hori amaitu ondoren geure blog pertsonalera igo dugu.
Egia esan praktika hau nahiko zaila baino aldi berean dibertigarria egin zait musikarekin lan egiten ibiltzeak askoz ere eramangarriagoa egiten baitu klaseko lana.
Gainera oso interesgarria egin zait Postcadarena ez baitnuen horren berri eta asko gustatu zait erabiltzen ikastea.

videocastak berriz, bideo artxiboak dira edonork deskarga eta ikus ditzakeenak bere ordenagailuan edo MP4 erreproduzitzaile batean. Artxiboak rss artxibo baten bidez sakabanatzen dira eta honek izen ematea eta deskargatzeko programa bat erabiltzea ahalbidetzen du eta gainera erabiltzaileak nahi duenean entzutea ere.

Videocasten inguruan ere praktika egin genuen eta ondoren hau ere geure blog pertsonalean jarri genuen. Nire kasuan ez nuenez oso ondo praktikaren zati hau ulertu oso videocast simplea egin nuen baino oso gauza politak egin daitezke videocast baten bidez.
Honetaz gain, geure videocasta Youtube webgunera igo genuen Youtuben kontu bat egin ondoren.

amaitzeko esan beharra daukat praktika hau oso interesgarria egin zitzaidala musika eta bideoen erabilera hobeto ulertu nuelako eta oso eramangarria eta entretenigarria egin zitzaidalako.

martes, 3 de noviembre de 2009

Musika grabaketa 2

http://www.screentoaster.com/watch/stV0JTQEJIR1xYQllYWVhQUlNW

Musika grabaketa 2.

http://www.screentoaster.com/watch/stV0JTQEJIR1xYQllYWVhQUlNW

Musika grabaketa

Audiopal 2

Audiopal

lunes, 2 de noviembre de 2009

Nire blogean zer egin dut?

Hasteko esan nahi dut IKT irakasgaia eman baino lehenago entzunda nuela blog hitza baino ez nekien ez zer zen, ez nola erabili ezta zertarako balio zuen ere.
Bloga egitea erraza egin zitzaidan eta ondoren hura erabiltzea ere. Gainera oso erabilgarria dela uste dut egindako lanak argitaratzeko.

Hasieran erraza egin bazitzaidan ere, geroz eta gauza konplikatuagoak egiten ari garenez, geroz eta gehiago kostatzen zait bidaltzen zaizkigun gauzak egitea. Hala ere pixkanaka pixkanaka lortu beharreko helburuak lortzen nijoa.

Blogarekin sarrerak nola egiten diren ikasi dut lanak bertan egiteko eta gainera sarrera hauek hobetzeko formatua nola aldatu ikasi dut.
Honetaz gain, sarrera berri batean argazkiak edota beste toki batetik hartutako bideoak nola erantsi ikasi dut lanak aberasgarriagoak gera daitezen.
Ikaskideekin eta baita irakaslearekin ere nire bloga partekatzen badakit hauek nik idatzitako ikusi edota aldatzeko.

Jakintza 2.0

2.atala: Hezkuntza 2.0 Web 2.0 erabilita proposatzen den hezkuntza da, non ikasleek izango duten garrantziarik handiena ez baita izango dena irakasleak esandakoa izango, ikasle bakoitzak informazioa lortu eta sortu beharko baitu.

Honela, parte hartzea izango da helburuetako bat gehi interneteko web 2.0 erabiltzea.

Honela hezkuntza meodo berri honetan teknologia berriekin egingo da lan eta helburua ikasleak beren kabuz ikastea izango da beti ere irakasleen laguntzarekin.

Teknologia berrien zergatia da etorkizunean teknologiak ugaritu egingo direla eta beraiei egokitzen hasi behar garela gaur egunetik. Gainera ikasleek teknologia berriak ikasteaz gain irakasleek ere beraiek erabiltzen ikasi beharko dute denok egokitu behar baikara datozen garaietara.