1.ATALA:
Aukeratu dudan artikuluak ePEl ari buruz hitz egiten du, hau da, portafolio elektronikkoari buruz. Honal, azaltzen digu nola portafolio elektronikoaren bidez gure ikasketen jarraipen bat egin dezakegun bertan gure jakintzaren informazio bilduz ondoren honen ebaluazioa egiteko.
Artikuluak honela dio:
Europa mailan hezkuntzan egin diren aldaketak portafolioa bultzatu dute ebaluatzeko erraminta eta autonomiaren bultzatzaile bezela. Bolononia sistema berriak ekarritako aldaketen artean portafolioaren sustapena dago. Honela portafolioaren helburua ikasketa prozesuaren erresponsabilitatea ikasleak izan dezan da. Irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren portafolioak eredu honetan oinarritzen dira:
aurkezpena-prozedua berbideratzea-bilketa-organizatu eta erreflexionatu-planifikatu
Portafolioaren egileak, bere ikasketa prozesuaren informazioa portafolioan jaso eta organizatu egiten du eta honela bere beharren erreflexioa egin dezake.
Hizkuntzen ikasketa eta irakasketari dagokionez, Europako kontseiluak esan zuen gutxienez bi hizkuntza jakin behar zirela honela europan hizkuntzak ez daitezen barrera bat izan baizik eta aberastasun bat. Horretarako Europar herritarrak gai izan behar dira hainbat hizkuntza eta kulturatan mugitzeko.
Hizkuntzari dagokion portafolioa hizkuntzaren gaineko jakintzak aurkezteko herraminta bat da. Honela portafolioaren egileak ikasketa prozesuaren gaineko errespontsabilitatea har dezan da helburua.
Hasiera batean PELa paperezko formatu batean sortu zen baino formatu honen limiteak ikusi ziren eta horregatik ePELaren elaborazioarekin hasi ziren.
EPELaren ebaluzioari dagokionez, ikasketen jarraipen etengabea egin daiteke honela ikasketaren prozesuaren noranzkoa aldatzeko beharrezkoa suertatzen bada. Ikasleak ikasketaren helburuak jakin ditzake eta irakaslearen laguntzarekin helburua horiek lortzeko noranzkoa alda daiteke beharrezkoa baldin bada.
Azkenik esan behar dut oso interesgarria iruditu zaidala artikulu hau portafolio elektronikoari buruzko informazio handia ematen duelako eta bere erabileraren alde onak azalatzen dituelako.
2.ATALA:
Ikaslearen portafolioak irakaslearen ikasketa prozesuan zehar ikasleen puntu indartsu eta ahulen ebaluazioa da.
Portafolioak ikasleen autokritika bultzatzen du eta independentzia eskaintzen du.
Portafolio elektronikoa, ikasketa prozesuko informazioa gordetzeko edo biltzeko erabiltzen den tresna da. Honela nire ustez oso erabilgarria den herraminta bat da gure ikasketa prozesuaren jarraiketa bat egiteko oso egokia da honela lortu nahi ditugun helburuak zeintzuk diren jakin dezakegu eta ikasketa prozesu horretan ditugu akatsak edo desbiderapenak zuzentzeko.
Gainera lan merkatuan sartzean oso erabilgarria da lanerako elkarrizketa bat izaterakoan oso erosoa baita zure esperientzia eta ikasketa istoriala azaltzeko orduan.
Nire kasuan nik nire ikasketa prozesuaren portafolio elektronikoa egingo nuke uste dudalako etorkizunean oso erabilgarria izan daitekeela lan bila aritzeko orduan. Honela nire unibertsitateko ikasketen portafolioaz gain hizkuntzei dagokion portafolioa ere edukitzea oso egokia iruditzen zait.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario