lunes, 2 de noviembre de 2009

Nire blogean zer egin dut?

Hasteko esan nahi dut IKT irakasgaia eman baino lehenago entzunda nuela blog hitza baino ez nekien ez zer zen, ez nola erabili ezta zertarako balio zuen ere.
Bloga egitea erraza egin zitzaidan eta ondoren hura erabiltzea ere. Gainera oso erabilgarria dela uste dut egindako lanak argitaratzeko.

Hasieran erraza egin bazitzaidan ere, geroz eta gauza konplikatuagoak egiten ari garenez, geroz eta gehiago kostatzen zait bidaltzen zaizkigun gauzak egitea. Hala ere pixkanaka pixkanaka lortu beharreko helburuak lortzen nijoa.

Blogarekin sarrerak nola egiten diren ikasi dut lanak bertan egiteko eta gainera sarrera hauek hobetzeko formatua nola aldatu ikasi dut.
Honetaz gain, sarrera berri batean argazkiak edota beste toki batetik hartutako bideoak nola erantsi ikasi dut lanak aberasgarriagoak gera daitezen.
Ikaskideekin eta baita irakaslearekin ere nire bloga partekatzen badakit hauek nik idatzitako ikusi edota aldatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario