martes, 17 de noviembre de 2009

Nire portafolio elektronikoaren diseinua

1.ATALA:

Aukeratu dudan artikuluak ePEl ari buruz hitz egiten du, hau da, portafolio elektronikkoari buruz. Honal, azaltzen digu nola portafolio elektronikoaren bidez gure ikasketen jarraipen bat egin dezakegun bertan gure jakintzaren informazio bilduz ondoren honen ebaluazioa egiteko.
Artikuluak honela dio:

Europa mailan hezkuntzan egin diren aldaketak portafolioa bultzatu dute ebaluatzeko erraminta eta autonomiaren bultzatzaile bezela. Bolononia sistema berriak ekarritako aldaketen artean portafolioaren sustapena dago. Honela portafolioaren helburua ikasketa prozesuaren erresponsabilitatea ikasleak izan dezan da. Irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren portafolioak eredu honetan oinarritzen dira:

aurkezpena-prozedua berbideratzea-bilketa-organizatu eta erreflexionatu-planifikatu

Portafolioaren egileak, bere ikasketa prozesuaren informazioa portafolioan jaso eta organizatu egiten du eta honela bere beharren erreflexioa egin dezake.

Hizkuntzen ikasketa eta irakasketari dagokionez, Europako kontseiluak esan zuen gutxienez bi hizkuntza jakin behar zirela honela europan hizkuntzak ez daitezen barrera bat izan baizik eta aberastasun bat. Horretarako Europar herritarrak gai izan behar dira hainbat hizkuntza eta kulturatan mugitzeko.
Hizkuntzari dagokion portafolioa hizkuntzaren gaineko jakintzak aurkezteko herraminta bat da. Honela portafolioaren egileak ikasketa prozesuaren gaineko errespontsabilitatea har dezan da helburua.

Hasiera batean PELa paperezko formatu batean sortu zen baino formatu honen limiteak ikusi ziren eta horregatik ePELaren elaborazioarekin hasi ziren.

EPELaren ebaluzioari dagokionez, ikasketen jarraipen etengabea egin daiteke honela ikasketaren prozesuaren noranzkoa aldatzeko beharrezkoa suertatzen bada. Ikasleak ikasketaren helburuak jakin ditzake eta irakaslearen laguntzarekin helburua horiek lortzeko noranzkoa alda daiteke beharrezkoa baldin bada.

Azkenik esan behar dut oso interesgarria iruditu zaidala artikulu hau portafolio elektronikoari buruzko informazio handia ematen duelako eta bere erabileraren alde onak azalatzen dituelako.


2.ATALA:

Ikaslearen portafolioak irakaslearen ikasketa prozesuan zehar ikasleen puntu indartsu eta ahulen ebaluazioa da.
Portafolioak ikasleen autokritika bultzatzen du eta independentzia eskaintzen du.

Portafolio elektronikoa, ikasketa prozesuko informazioa gordetzeko edo biltzeko erabiltzen den tresna da. Honela nire ustez oso erabilgarria den herraminta bat da gure ikasketa prozesuaren jarraiketa bat egiteko oso egokia da honela lortu nahi ditugun helburuak zeintzuk diren jakin dezakegu eta ikasketa prozesu horretan ditugu akatsak edo desbiderapenak zuzentzeko.
Gainera lan merkatuan sartzean oso erabilgarria da lanerako elkarrizketa bat izaterakoan oso erosoa baita zure esperientzia eta ikasketa istoriala azaltzeko orduan.

Nire kasuan nik nire ikasketa prozesuaren portafolio elektronikoa egingo nuke uste dudalako etorkizunean oso erabilgarria izan daitekeela lan bila aritzeko orduan. Honela nire unibertsitateko ikasketen portafolioaz gain hizkuntzei dagokion portafolioa ere edukitzea oso egokia iruditzen zait.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Nire blogean zer egin dut? II

Haste honetan gauza desberdinak lantzen egon gera eta ondoren gauza guzti hauek gure blog pertsonalera igo ditugu.

Postcad eta videocastak erabiltzen ibili gara. Postcadak guk idatzitakoa audio formatura pasatzean datza eta artxibo hau zure ordenagailuan edo MP3 erreproduzitzaile batean deskargatu eta entzun dezakezu. Honela aste honetako praktiketan musika programa batekin musika eraldatzen ibili gara eta gainera ondoren guk idatzitako gauzak nola erreproduzitu ikasi dugu.

Behin lan hori amaitu ondoren geure blog pertsonalera igo dugu.
Egia esan praktika hau nahiko zaila baino aldi berean dibertigarria egin zait musikarekin lan egiten ibiltzeak askoz ere eramangarriagoa egiten baitu klaseko lana.
Gainera oso interesgarria egin zait Postcadarena ez baitnuen horren berri eta asko gustatu zait erabiltzen ikastea.

videocastak berriz, bideo artxiboak dira edonork deskarga eta ikus ditzakeenak bere ordenagailuan edo MP4 erreproduzitzaile batean. Artxiboak rss artxibo baten bidez sakabanatzen dira eta honek izen ematea eta deskargatzeko programa bat erabiltzea ahalbidetzen du eta gainera erabiltzaileak nahi duenean entzutea ere.

Videocasten inguruan ere praktika egin genuen eta ondoren hau ere geure blog pertsonalean jarri genuen. Nire kasuan ez nuenez oso ondo praktikaren zati hau ulertu oso videocast simplea egin nuen baino oso gauza politak egin daitezke videocast baten bidez.
Honetaz gain, geure videocasta Youtube webgunera igo genuen Youtuben kontu bat egin ondoren.

amaitzeko esan beharra daukat praktika hau oso interesgarria egin zitzaidala musika eta bideoen erabilera hobeto ulertu nuelako eta oso eramangarria eta entretenigarria egin zitzaidalako.

martes, 3 de noviembre de 2009

Musika grabaketa 2

http://www.screentoaster.com/watch/stV0JTQEJIR1xYQllYWVhQUlNW

Musika grabaketa 2.

http://www.screentoaster.com/watch/stV0JTQEJIR1xYQllYWVhQUlNW

Musika grabaketa

Audiopal 2

Audiopal

lunes, 2 de noviembre de 2009

Nire blogean zer egin dut?

Hasteko esan nahi dut IKT irakasgaia eman baino lehenago entzunda nuela blog hitza baino ez nekien ez zer zen, ez nola erabili ezta zertarako balio zuen ere.
Bloga egitea erraza egin zitzaidan eta ondoren hura erabiltzea ere. Gainera oso erabilgarria dela uste dut egindako lanak argitaratzeko.

Hasieran erraza egin bazitzaidan ere, geroz eta gauza konplikatuagoak egiten ari garenez, geroz eta gehiago kostatzen zait bidaltzen zaizkigun gauzak egitea. Hala ere pixkanaka pixkanaka lortu beharreko helburuak lortzen nijoa.

Blogarekin sarrerak nola egiten diren ikasi dut lanak bertan egiteko eta gainera sarrera hauek hobetzeko formatua nola aldatu ikasi dut.
Honetaz gain, sarrera berri batean argazkiak edota beste toki batetik hartutako bideoak nola erantsi ikasi dut lanak aberasgarriagoak gera daitezen.
Ikaskideekin eta baita irakaslearekin ere nire bloga partekatzen badakit hauek nik idatzitako ikusi edota aldatzeko.

Jakintza 2.0

2.atala: Hezkuntza 2.0 Web 2.0 erabilita proposatzen den hezkuntza da, non ikasleek izango duten garrantziarik handiena ez baita izango dena irakasleak esandakoa izango, ikasle bakoitzak informazioa lortu eta sortu beharko baitu.

Honela, parte hartzea izango da helburuetako bat gehi interneteko web 2.0 erabiltzea.

Honela hezkuntza meodo berri honetan teknologia berriekin egingo da lan eta helburua ikasleak beren kabuz ikastea izango da beti ere irakasleen laguntzarekin.

Teknologia berrien zergatia da etorkizunean teknologiak ugaritu egingo direla eta beraiei egokitzen hasi behar garela gaur egunetik. Gainera ikasleek teknologia berriak ikasteaz gain irakasleek ere beraiek erabiltzen ikasi beharko dute denok egokitu behar baikara datozen garaietara.

martes, 27 de octubre de 2009

HezkUntza Euskal Herrian

Hezkuntza Euskal Herrian nolakoa den ikusteko Euskal Herrian bi hezkuntza sistema ezberdin daudela ulertu behar da, Espainia eta Frantziakoa. Gainera Hego Euskal Herrian EAE eta Nafarroak hezkuntzaren gainean arauak sortzeko eskumena dute.


EUSKARAREN IRAKASKUNTZA:

Euskararen zonifikazioa irakaskuntza publikoan.

██ Euskarazko irakaskuntzarik ez

██ G eta A ereduak

██ G, A eta D ereduak

██ Ereduen politikarik ez, ikus testua

██ X, A, B eta D ereduakEuskal Herri osoan ikastolak dira euskaraz irakasteko zentroak, nahiz eta Nafarroako Eskualde Euskaldunean eta Eskualde Mistoan, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoan irakaskuntza publikoan ere euskara ikas daitekeen D ereduan.

B eredua bezalako eredu elebidunak ere ikus daitezke Ipar Euskal Herriko hainbat ikastetxetan, adibidez Ikas-bi zentroetan. A ereduak gazteleraz ematen du irakaskuntza osoa, baina euskara ikasgai bat da. Eredu hau ofizialdi Euskal Autonomia Erkidego osoan eta Nafarroa ia osoan har daiteke. Azkenik G eredua ere existitzen da, non euskara ere ez den ikasgai bat. Eredu hau edo baliokide bat Trebiñun, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan eta Nafarroako Eskualde Ez-euskaldunean ematen da.

EREDUEN POLITIKA:
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan hizkuntza ereduen politika dago martxan. Honen arabera hizkuntza eredu ezberdinen arabera egiten da. Oro har D eredua eskaini den lekuetan goraka joan da denboran zehar, elebiduna izateko aukera gehien eskaintzen duen eredua delako, alde batetik, eta euskararen normalkuntza dela eta bestetik.

Euskal Herria osoan ikasten duten hiru ikasletik bik ez dute lortzen euskara ezagutzea euren derrigorrezko hezkuntza bukatzerakoan, hau da, 2005ean ikasten zeuden 297.055 ikasle.[1]

Araba[2] Bizkaia[2] Gipuzkoa[2] Nafarroa[3] Ipar Euskal Herria3[4]
1996 2000 2003 2006 1996 2000 2003 2006 1996 2000 2003 2006 1996 2000 2003 20072,[5] 2003
G eredua1 318 0 0 0 2.467 1.950 1.900 1.880 753 0 0 0 51.449 36.974 49.356 50.686 38.430
A eredua 34.190 24.015 18.167 19.859 112.670 75.169 54.675 58.835 34.512 20.069 13.404 17.208 6.584 9.944 15.680 16.966 4.343
B eredua 8.646 10.868 12.308 14.789 26.365 31.024 32.812 36.383 28.526 25.946 22.795 21.307 143 131 0 114 4.504
D eredua 9.960 11.121 12.419 15.735 53.850 62.070 67.923 80.126 55.504 59.544 65.139 75.293 10.314 12.083 16.949 21.312 1.945
G ereduaren baliokidetzat hartu da X eredua.
Lanbide Heziketako datuak barne.
Baliokideak diren eskolen matrikulazioak eredutzat harturik.


EUSKARARIK EZ DUTEN EREDUAK:

Euskararik ez duten ereduen motak.
██ X eredua
██ Dagoen eredu bakarra
██ G eredua zein baliokidea har daitekeEuskararik ez duten ereduek izen ezberdinak hartzen dituzte. G eredua da Nafarroan hartzen duen izena. Ipar Euskal Herrian ez du izen berezirik, baina frantsesez bakarrik ikasi daiteke. Trebiñun eta Villaverde Turtziozen berez dagoen eredu bakarra da (irakaskuntza publikoan) eta bai EAEn zein Nafarroako zonalde euskaldun eta mistoan X ereduan ikas daiteke. Eredu hau ez da zertan izan behar G ereduaren antzekoa, baina kasu batzuetan izaten da. Eredu honetan euskara ez da ikasgai bat ere, beraz bertan ikasten dutenek ez dute lortzen euskararen ezagutzarik eskolaren bitartez. 2003/2004 ikasturtean Euskal Herri osoko ikasleen %20,7a horrelako eredu batean ikasten zegoen.[4] 2000ko hamarkadan gainera Nafarroan I, J eta British eredua ezarri dira, nahiz eta nahiko minoritarioak izan.

A EREDUA:
A eredua Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Eskualde Euskaldunean baino ezin da hautatu. Bertan gazteleraz egiten da irakaskuntza osoa, baina euskarazko ikasgai bat dago. Normalki euskarazko hezkuntza 4 ordutara mugatzen da.[6] Eusko Jaurlaritzak eginiko azterketa baten arabera ikasle hauetarik %100ak ez zuen euskara menperatzea lortzen.[1]

B EREDUA:
B ereduak hezkuntza elebiduna ematen du. Ipar Euskal Herrian Ikas-Biren bitartez ematen den eredua ere honen antzekoa da. Biak batuz gero ikasleriaren %16,7ak horrelako eredu batean ikasten zuen 2005ean[1]. Eredu honetan askotan ikasgai gehiago euskaraz ematen badira ere ikasgai komunak direnak (matematika, filosofia, historia...) gazteleraz eman ohi dira. Askota D ereduan ere ikasgai horietako batzuk gazteleraz ere sartzen diren arren legalki ez da B eredua. [Eusko Jaurlaritza]]k eginiko azterketa baten arabera ikasle hauetarik %67ak ez zuen euskara menperatzea lortzen.[1]

D EREDUA:
D ereduak hezkuntzako hizkuntza nagusi moduan euskara erabiltzen du, eta gaztelera ikasgai bat da. Ipar Euskal Herrian Seaskaren bitartez antzeko eredua ikasten da eta bertan frantsesa da bigarren hizkuntza. 2005ean ikasleen %32a zegoen eredu honetan ikasten. Eusko Jaurlaritzak eginiko azterketa baten arabera ikasle hauetatik %32ak ez du lortzen euskararen ezagutza maila egokira heltzea.[1]

CURRICULUMA:
Curriculumari dagokionez hezkuntza ezberdina ematen da Frantzian eta Espainian. Horrez gain Frantziako ikastetxeek %10a herriko gaietara moldatu ahal dute. Espainian berezko hizkuntza duten autonomia erkidegoek %55a finkatu ahal dute, nahiz eta guztiz ez den erabiltzen. EAEn gainera Euskal Autonomia Erkidegorako Euskal Curriculuma izeneko dekretua ere legezkoa da, Euskal Curriculuma eta Espainiako LOEren arteko nahaste bat da.

UNIBERTSITATEAK:
Unibertsitateari dagokionez, Euskal Herriko Unibertsitatea da EAEko zentro publiko nagusia. Deustuko Unibertsitatea, ordea, pribatu nagusia da, Bizkaian batez ere. Gipuzkoan, Mondragon Unibertsitatea zentro pribatua da. Nafarroan, Unibertsitate publiko eta pribatua daude. Ipar Euskal Herrian Universite de Pau et Pays de l'Adour unibertsitateak kanpusak ditu BABen. Lurralde osorako, Udako Euskal Unibertsitateak irakasten du euskaraz, eta Euskal Unibertsitatea izeneko egitasmoak 2010eko hamarkadan guztiz euskaraz funtzionatuko duen goi mailako hezkuntza eman nahi du.

Hemen duzue Ordiziako Haur Hezkuntzako gela bateko egun arrunt baten bideoa:

lunes, 26 de octubre de 2009

WEB 2.0 ETA HEZKUNTZA

Gaur egungo eskolean irakasleak XX.mendekoak dira, hau da, ez dira teknologiekin hazi eta horregatik gaur egun hasi behar izan dira hauek nola maneiatu ikasten. Hala ere gaur egun eskoletan dauden haurrak teknologiez inguraturik hazi dira (digital aroan jaioak) eta horregatik oso trebeak dira teknologia berriak erabiltzen. Beste alde batetik gelak daude, hauek XIX.mendekoen oso antzekoak dira baino berezitasun batekin; gaur egun teknologia geroz eta sartuago dago ikasgeletan hezkuntzaren zati baitira.
Hau dela eta, teknologia berrien erabilerak aldaketa handia ekarri du gehienbat irakasleen artean beraiei egokitzera behartuak baitaude. Ikasleen artean berriz teknologien erabilerak oso emaitza onak ekarri ditu gustorago lan egiten baitute.

Gaur egun sarea eboluzionatzen dijoa eta eboluzio hori ikasgeleei aplikatu zaie. Horretarako zenbait saiakera egiten ari dira Lehen Hezkuntzako zenbait ikasgeletan teknologiek nolako eragina duten ikusteko. Oso emaitza onak eman ditu orokorrean ikasleek erabat onartu baitituzte eta aldaketak modu baikor batean izan duelako eragina.

Egungo hezkuntza sistema aldatzen dijoa eta Hezkuntza 2.0 delakoari esker. Egitura berri honetan ikasgaiak memoriaz ikastea eta ondoren azterketa batean bakoitzak dakiena islatzea desagertu egin da. Orain ikaslea da bere ikaskuntzaren gidaria eta irakasleak ikasketa horren gidari bihurtu da, gainbegiratzaile.

Hezkuntza eta WWWei dagokionez, ikasleak informazioa bilatu, eraldatu eta partekatzea du helburu eta honetarako sarean lan egitea beharrezkoa da. Honela ikasleek web orriak beraien beharretarako erabiltzeaz gain hauekin lan egin dezakete informazioa osatuz eta eduki berriak sortuz.

Hau esan ondoren nire iritzia aiatu nahi dut. Nik egia esan ez dut oso argi teknologia berriek hezkuntzan duten eraginaz. alde batetik uste dut eskolen modernizazioa beharrezkoa dela baino hala ere ez dut uste teknologia berrien erabilerak gaur egun hezkuntza sisteman dauden akatsak konponduko dituenik. Horregatik uste dut teknologiak ikasgeletan probatzen joan behar direla hainbat eskoletan egiten ari diren moduan eta ematen dituzten emaitzen arabera aurrera segi edota beste modurenbat bilatu beharko dela.

IKASYS aurkezpena

lunes, 21 de septiembre de 2009

IKT-e erabilera hezkuntzan

Artikulu honek dioen bezala, gaur egungo eskoletan teknologia berriak geroz eta gehiago erabiltzen hasi dira. Gaur egun 5. eta 6. maialako gela gehienetan irakasleari klaseak ematen laguntzeko proiektore bat jarri dute eta gainera, hainbat eskola, proiektu berri batean murgildu dira.
Ikasy proiektuak, ikasle bakoitzak ordenagailu txiki bat izan dezan bultzatzen du eta horretarako probak egiten hasi dira gipuzkoako hiru ikastoletan.
Proiektu honetan dabiltzan irakasleak, baita ikasleak ere, oso pozik daude aldaketa honekin.
Irakasleek diote, ordenagailu berri hauekin ikasleak motibatuagoak ikusten dituztela eta ikasleek berriz, arkatza eta paperaz aspertuak daudela eta ordenagailuak gehiago gustatzen zaizkiela.
Nik egia esan ez dut oso argi gai honi buruzko nire iritzia.

Alde batetik, artikuluarekin ados nago, gaur egun teknologia berriak gure bizitzako oso alde garrantzitsua baitira, ikasleak etorkizun batean behar beharrezkoak izango dituztenak.
Gainera bertan planteatzen du ordenagailuen bidez, beraiek beren akatsak internet bidez bilatzen trebatuko direla eta planteamendu hori egokia iruditzen zait.

Hala ere, ez dut uste teknologia berriek gaur egungo hezkuntzan dauden arazoei inongo irtenbiderik ematen dioten.
Egia da haurrak teknologietara ohitu egin behar direla baino beraiek iada oso ohituak daude ordenagailuak erabiltzen messenger, tuentin...en aritzen oso trebatuak baitira.

Gainera artikuluan dio gaur egun zaila dela ikasleak liburu batekin motibatzea eta ordenagailuekin errazagoa dela. Baino nik uste dut irakasleak egin beharreko lana, ikasleak ematen den egoera oron motibatzea dela berak lortu nahi dituen helburuetarako.
Gainera ikasleen motibazio hori nik uste dut puntuala dela proiektua berria baita baino ez dut uste motibazio horrek betirako iraungo duenik, haurrak baitira eta bai ordenagailuekin, bai ordenagailurik gabe ere, ez badituzu motibatzen beti aspertuko dira.

Amaitzeko esan nahi dut teknologien integrazioa nahi eta nahiezkoa dela gaur egungo eskoletan baino hala ere, ez dut oraindik oso argi nire iritzi pertsonala.